Gizartea -
Plan berezia
Marihuana landu eta ekoiztea erabaki du Kaliforniako hiri batek
Eztabaida luzea egin badute ere, marihuana landu eta saltzeak ekarriko dituen onura ekonomikoak gailendu dituzte erabakia hartzerako orduan.
Erredakzioa
Marihuana lantzeko eta saltzeko plan berezia onartu du gaur Oakland Kaliforniako hiriko udal batzordeak. Egitasmoak aldeko bost boto, kontrako bi eta abstentzio bakarra jaso du.
Eztabaida luzea egin badute ere, marihuana landu eta saltzeak ekarriko dituen onura ekonomikoak gailendu dituzte erabakia hartzerako orduan.
Drugsciencie.org web orriaren arabera, 35.800 milioi dólar dakartza Estatu Batuentzat marihuana lantzeak.
Estatu Batuetako Gobernuak iragarri duenez, marihuanaren lanketa nabarmen hazi da azken hamarkadetan: 1981an 1.000 tona ekoiztu zituzten; 2006n, berriz, 10.000 tona.
Negozio honetan denbora asko daramatzatenen esanetan, eskala handiko lantze hauek cannabis-aren kostua lur jota utzi eta kalitatea okerrera egitea eragingo dute. Arau berri hauek gehien kritikatu zituena Steve DeAngelo izan zen. Honen ustez, baimen eta arautze hauek berak Oaklandeko Harborside Osasun-zentroan (herrialdeko marihuana sendagarri gehien banatzen duen anbulatorioa) edozein momentuan eskaini ditzakeen 100 motak gutxituko dira.
Arau hauek babespean marihuana lantzeko mugarik izango ez duten lau granja izateko baimenak emango dituzte. Gogor araututa egongo dira eta zerga altuak ordaindu behar izango dituzte.