Gizartea -
Osasuna
Ikastetxe publikoek ez dituzte opilak salduko
Eskoletako makina automatikoetan kaloria ugari dituzten elikagaiak ez saltzea adostu dute Osasun Ministerioak eta erkidegoek.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek akordioa lortu dute unibertsitateetako ez beste ikastetxe publikoetako makina automatikoetan kaloria ugari dituzten elikagaiak (opil industrialak eta litxarreriak kasu) saltzeari uzteko.
Hain zuzen ere, kaloria, azukre eta gatz muga batzuk ezarriko dituzte: Ikastetxeetan salgai dauden elikagaiek ez dituzte 200 kilokaloria baino gehiago izan beharko.
Kilokaloria horietako % 35 koipekietakoak izango dira gehienez jota, % 10 koipeki satuetuetakoak eta % 30 gatzetakoak. Halaber, gatzaren muga 0,5 gramokoa izango da.
Nolanahi ere, Trinidad Jimenez Osasun ministroak azaldu duenez, irizpide horiek gomendioak baino ez dira. Bere esanetan, sailburu autonomiko guztiek oniritzia eman diete, eta beraz, ez da beharrezkoa izango "normarik garatzea".
Lehen hezkuntzan, makinarik ez
Gobernuak eta erkidegoek beste akordio bat lortu dute: Lehen hezkuntzako ikasetxeetan makina automatiko guztiak kentzea (egun tankera horretako eskolen %17k dituzte).
Gainera, bazkaltzeko epea gehienez jota 30 minutukoa izatea ere adostu dute.
Testuak beste hainbat puntu ditu, hala nola eskoletako menuetan elikagai batzuek izan behar duten maiztasuna eta menu bereziak egitea alergiak dituztenentzat.