Gizartea -

Bataio zibila

Euskadiko lehenengo bataio zibila egin da Muskizen

Iria R. Muskizeko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan bataiatu dute eta, ondoren, umearen gurasoek ezkontza zibila ospatu dute, alkatearen eskutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo bataio zibila ospatu da gaur Muskizeko Udaletxean (Bizkaia). Iria R. Muskizeko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan bataiatu dute Gonzalo Riancho alkateak zuzendutako ekitaldi batean. Ondoren, umearen gurasoek ezkontza zibila ospatu dute, alkatearen eskutik.

Familia 20 minutu berandu heldu da Udaletxera, Jose Ivan Rodriguez, Iriaren aita, Athleticen kamiseta jantzita heldu da, Raquel Anta, ama eta emaztegaia, ordea, zuriz jantzita agertu da.

Bataioa Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ospatu da eta helburua umea komunitatean aurkeztea izan da. Ekitaldian Umeen Eskubideen Hitzarmenetik hartutako testuak irakurri dira, non umea babestea bermatzen den.

Jarraian, umearen gurasoek ezkontza zibila ospatu dute, alkatearen eskutik. Gurasoen lehenengo asmoa ezkontza erlijiosoa egitea zen baina azkenik ezkontza zibila egin dute, bataioa eta ezkontza aldi berean egiteko aukera bakarra zelako.

Egun berezia

Raquel eta Ivanek azaldutakoaren arabera, "hirurentzako egun berezia" izatea nahi zuten. "Etorri, sinatu eta etxera joateko asmoa geneukan, baina bataioak zalaparta handia eragin du", esan du Raquelek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea