Gizartea -

Gasteizen

Ausarkeriaz gidatu eta kontrol batetik ihes egiteagatik atxilotu dute

23 urteko gidariak gidabaimeneko puntu guztiak galduta ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko gidari bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, ausarkeriaz gidatzea eta gidabaimeneko punturik gabe gidatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Atzo A-132 errepidean, Aberasturin (Gasteiz), errepide kontrol bat egiten ari ziren ertzainek geldiarazteko agindua eman zioten Azazetako noranzkoan zihoan Seat Cordoba modeloko ibilgailu bati. Gidariak hasiera batean abiadura murriztu bazuen ere, bat-batean, abiadura azkartu eta ihes egin zuen.

Ihesaldiaren hasieran kontrako erreia zapaldu zuen. Gainera. ertzain batek errepidearen bazterrera jauzi egin behar izan zuen autoak ez harrapatzeko.

Minutu batzuk geroago Otazun topatu zuten autoa, hutsik. Inguruan susmagarrien deskribapenarekin bat egin zuten hiru gizonezko aurkitu zituzten eta identifikatzeko eskatu zieten. Hasiera batean autoarekin zerikusirik izatea ukatu egin bazuten ere, gerora, egindakoa aitortu zuten.

23 urteko gidariari bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote, ausarkeriaz gidatzeagatik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Gizartea Gasteiz albisteak Albisteak