Gizartea -
Pirateriaren kontrako borroka
Jaitsierek top-mantak % 50 jaistea eragin dute 2009an
Bost milioi artikulu faltsutu edo pirateatu konfiskatu zituzten 2009an 438 miloi eurotan baloratuta.
Erredakzioa
Barne arazoetako, Industria, Turismo eta Merkataritza eta Kultura ministerioek egindako pirateria industriala eta intelektualaren kontrako borrokaren balantzeak aipatzen duenez, Interneteko jaitsierek kaleko top-mantan saltzen diren CDen eta DVDen konfiskazioak % 50 jaistea eragin dute.
Estatuko Segurtasun Indarrek 5 milioi faltsutu edo pirateatutako artikulu baino gehiago konfiskatu zituzten aurreko urtean. 438 milioi eurotan zeuden baloratuta (2008an baino % 13 gutxiago), eta horietatik, % 95 industrial jabetzari zegokion. Konfiskazio-lan hauetan 5.131 pertsona atxilotu zituzten.
Poliziak eta Guardia Zibilak egindako lanen % 56 jabetza intelektualaren kontrako delituengatik izan ziren (gehienak ikus-entzunezko pirateria), eta gainerako % 44, jabetza industrialarengatik izan ziren (arroparen, osagarrien, kosmetikaren, bitxien eta jostailuen faltsuketak).