Gizartea -
Gertakaria
Markinan istripua izan ostean desagertutako gizona hilik topatu dute
Ertzaintzak istripua izandako autoa bakarrik topatu zuen, baina ez zer bidaiaririk agertu. Bolibarreko 58 urteko bizilagunaren gorpua markinako kobazulo batean aurkitu dute.
Erredakzioa
Markinako errepide batean auto istripu bat izan ostean desagertutako Bolibarreko 58 urteko bizilaguna Markinako kobazulo batean aurkitu dute Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Joan den uztailaren 4an, Ertzaintzak BI-3448 errepidean, Markina-Xemeinen, auto batek istripua izan zuela adierazten zuen deia jaso zuen. Bertaratzean, agenteek istripua izandako autoa aurkitu zuten, baina bidaiaririk ez zegoen.
Desagertutakoaren sendiak etxera itzuli ez zela adieraztean, astelehenean, goizean goiz, istripua izan zen inguruan bilaketa hasi zuten.
Joan den uztailaren 19an, Markinako kobazulo batean topatu zuten desagertutako gizonaren gorpua.