Gizartea -

Zientzia

Yves Meyerrek Abel saria irabazi du, matematikarien Nobel saria

Matematikari frantsesak maiatzaren 23an jasoko du 675.000 euroko saria, Oslon egingo duten ekitaldian. Epaimahaiak analisi matematikoan egindako ikerketa-lana nabarmendu du.

Maiatzaren 23an jasoko du saria, Oslon egingo duten ekitaldian.
Maiatzaren 23an jasoko du saria, Oslon egingo duten ekitaldian.
Maiatzaren 23an jasoko du saria, Oslon egingo duten ekitaldian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yves Meyer matematikari frantsesak 2017ko Abel saria irabazi du, aditu askorentzat matematikarien Nobel saria. Epaimahaiak analisi matematikoan egindako ikerketa-lana aitortu nahi dio sari horren bidez. Maiatzaren 23an jasoko du 675.000 euroko saria, Oslon egingo duten ekitaldian.

Norvegiako Zientzien eta Letren Akademiak azpimarratu duenez, objektu matematiko bat edota irudi bat osagai sinpleagotan bereizteko gai den tresna garatzen aitzindaria izan zen Meyer.

Matematikari frantsesak sortutako teoriari esker, zientzialariek gai desberdinetan aplikatzeko eta ikerketa ugari egiteko aukera izan dute, besteak beste, zarata murrizteko, irudien bidez mediku-diagnostikoa egiteko, zinema digitala garatzeko edota duela gutxi frogatutzat eman zituzten grabitazio-uhinak.

Meyerrek 77 urte ditu, eta Andrew J. Wiles matematikari britainiarrak saria jaso eta urtebetera eskuratu du Abel saria. Fermaten azken teorema frogatzeagatik eman zioten hari iaz saria, matematikariek hiru mendetik gora eman ondoren hori frogatu nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak