Gizartea -
Madrilen
Prostituzio sare bat desegin eta 105 lagun atxilotu dituzte Madrilen
Publizitate kanpainak, bereziko prentsa idatzikoak, erabiltzen zituzten 350 emakume baino gehiago esplotatzeko. Madrileko 13 prostituzio zentro itxi dituzte.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak prostituzio sare erraldoi bat desegin du. Operazioan 105 lagun atxilotu dituzte eta Madrileko 13 prostituzio zentro itxi dituzte. Sareak publizitate kanpainak, bereziko prentsa idatzikoak, erabiltzen zituzten 350 emakume baino gehiago esplotatzeko. Horretaz gain, 15 merkataritza-sozietate sortu zituen irabazten zuten dirua legala zelako itxura egiteko. Hilabetero 700.000 euro inguru irabazten zituzten.
Prostituzioan aritzera behartuta zeuden emakumeak egun osoa zentroetan ematen zuten, txandaka eta "arduradunak" izeneko emakume batzuk zaintzen zituzten. Emakumeak argirik gabeko gela txikietan bizi ziren.
Agenteek sareko 100 kideak identifikatzea eta euren lana zein zen jakitea lortu dute. Horretaz gain, prostituzio sarearen inguruan sortutako merkataritza-sozietate sareko dokumentazio guztia lortu du Poliziak. Operazioan 150 polizia inguru parte hartu dute. 105 lagun atxilotu eta prostituzioan behartuta aritzen ziren 92 emakume inguru identifikatu dituzte.
Atxilotuak Auzitegi Judizialaren esku jarri dituzte prostituzio, langileen kontrako eskubideen kontrako delitua eta zilegi ez den elkartea leporatuta.