Gizartea -

Zigorrik gabe

Eusko Jaurlaritza saltokietan euskara ezartzearen alde dago

2011tik aurrera enpresek diru-laguntzak hizkuntzaren egokitzapenerako erabiltzen dituztela balioztatzeko sistema bat jarriko dute martxan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikako sailburuordeak esan du Eusko Jaurlaritzak "orain arte bezala" euskara saltokietan eta enpresetan ezartzearen "alde jarraituko" duela, baina "inposiziorik eta zigorrik gabe egingo" duela.

Auzmendik argitu du Jaurlaritzak kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen dekretua aldatu eta betetzen ez denean zigortzeko aukera ezabatuko duela zehaztu du. Ekimen honek Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuko hizkuntza eskubideak ez errespetatzeari dagokion atalean aldaketa eragingo du.

Aldaketa hauek administrazio prozesu baten hasiera besterik ez dira eta, hortaz, eraginkorrak izan arte saltokiak zigortzea ekiditeko, Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan onartu du dekretuaren epea urtebete luzatzea bertan zehazten diren eskakizunak betetzeko.

Auzmendik azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak herritarren hizkuntza eskubideak "defendatzen" dituela eta euskararen erabileraren normaltasunaren alde dagoela. Hala ere, Jaurlaritzak hartutako neurriak kaltetutako enpresentzat ere "lasaigarriak" direla esan du.

Zigorrak kenduko dituztenez, 2011tik aurrera hizkuntzaren egokitzapenerako laguntza jasotzen duten enpresak dirua lan horretara bideratzen dutela konprobatzeko sistema bat martxan jarriko dutela esan du Auzmendik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea