Gizartea -
Gertakizuna
Ume baten gorpua aurkitu dute Espielen, Kordoban
Gorpua iristeko zaila den toki batean aurkitu dute, eta orain dela hiru egun desagertu zen bost urteko mutil alemaniarra dela uste du Poliziak.
Erredakzioa
Goardia Zibilak gorpu bat aurkitu du Espielen (Kordoba) eta orain dela hiru egun Monte Castillo inguruan desagertu zen bost urteko mutil alemaniarra dela uste dute. Hilotza bi motxilen ondoan agertu da iristeko zaila, malkartsua eta harritsua den mendiko inguru batean, eta ez du biolentzia markarik.
Espieleko alkatearen, Jose Antonio Fernandezen, arabera, behe sasia zegoen toki batean aurkitu dute gorpua, gizon baten eta ume baten motxilen eta ur botila hutsen ondoan.
Gorpuaren altxaketa ez dute oraindik egin iristeko zaila den inguru batean dagoelako, eta helikoptero bat erabiltzea beharrezkoa izango dela uste dute.