Gizartea -
Internazionalismoa
Turkiako Poliziak euskal ekintzaile bat atxilotu du Kurdistanen
Euskal Herritik joandako plataforma solidario baten partaide da, Newroz ospatzera joandakoak.
eitb.eus
Turkiako Poliziak Eduardo Izarzuaga Uribelarre euskal ekintzaile internazionalista atxilotu du Kurdistanen, Diyarbakir hirian.
Izarzuaga Euskal Herritik joandako plataforma solidario baten partaide da, Newroz ospatzera joandakoak.
Euskal ekintzailea kontrol batean atxilotu dute, bi orduko miaketa zorrotz baten ostean.
Haren kideek kezka agertu dute, terrorismo delituetarako komisaria batera eraman dutelako.
Baliteke Izarzuaga gaur bertan deportatzea; gainerako euskal herritarrak igandean itzuliko dira, aurreikusita zuten bezala.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea