Gizartea -

Internazionalismoa

Eduardo Izarzugaza ekintzailea deportatu egingo dute larunbat honetan

Turkiako Poliziak atxilotu egin zuen Kurdistanen, eta ostiral honetan aske geratu da, kargu barik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Izarzugaza Uribelarrea euskal ekintzaile internazionalista larunbat honetan deportatuko dute. Atzo Turkiako Poliziak atxilotu zuen Kurdistanen, eta gaur aske geratu da, kargu barik, Komite Internazionalistek jakinarazi dutenez.

Terrorismoaren aurkako Poliziak kontrol batean atzeman zuen, Euskal Herriko beste hainbat ekintzailerekin Newroz kurduen jai nazionaletik bueltan zegoela.

Izarzugaza larunbat honetan iritsiko da Bilboko aireportura, 17:45ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Turkia albisteak