Gizartea -
Hezkuntza PlataformenTopagunea
LOMCEren azterketei berriro planto egiteko deialdia egin dute
Hezkuntza Plataformen Topaguneak gaur iragarri duenez, LOMCEtik eratorritako azterketei ikastetxeetan planto egitea sustatuko du aurten ere.
Agentziak | Erredakzioa
Hezkuntza Plataformen Topaguneak gaur jakitera eman duenaren arabera, ikastetxeetan LOMCEtik eratorritako azterketei planto egin diezaiotela bultzatuko du aurten ere.
Aipatu plataformak agerraldia egin du larunbat honetan, eta, bertan esan duenez, ikasturte hau LOMCEren araberako ebaluazio sistema osoaren aplikaziorako urtea da; horrenbestez, ikastetxeetan honako proba hauek egin beharko dituzte: "Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoak; DBHko 4. mailan etapa bukaerako azterketa eta Batxilergoan 'selektibitate' berria".
Hezkuntza Plataformen Topaguneak kritikatu egin du Hezkuntza sailak ez duela azterketa horiei buruzko "inongo informaziorik". Hori dela eta, ikastetxeetan "ezinegona" nagusi dela arbuiatu dute.
Horren aurrean, plataformak aipatu azterketei planto egitera deitu du, Eskola Kontseiluetan proba horien aurkako instantziak sinatuta. Horrez gain, "objekzio idazki bat" sina dezatela proposatu die familiei, beren seme-alabek ez ditzaten egin Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako ebaluazio diagnostikoak.