Gizartea -
Ezbeharra
Euskal txangozale bat erreskatatu dute Asturiasen
Gizonak zaintiratu bat egin zuen atzo belaunean Europako mendietan zegoela eta ezin zen aterperaino heldu.
Erredakzioa
38 urteko euskal txangozale bat erreskatatu dute Asturiaseko Suhiltzaileek Cabrones aterpean, Cabralesen (Asturias). Gizonak zaintiratu bat zuen belaunean eta ezin zuen ibili, Arriondaseko ospitalera eraman dute.
112-Asturias larrialdietarako zerbitzuak adierazi duenez, gizonak (R.T.I.) Santurtzin bizi da eta atzo zaintiratu bat egin zuen belaunean, Europako mendietan zegoela, eta ezin zen aterperaino heldu. Erreskate taldeek 08:00etan jaso zuten ezbeharraren berri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea