Gizartea -
Fago, Huesca
9 ordu eman dituzte euskal mendizale bat erreskatatzen Pirineoetan
Mendizalea Arrasateko gaztea da, 25 urtekoa. Erreskatea 'rappel' eginda eta tirolinak jarrita lortu dute bukatzea.
Erredakzioa
25 urteko mendizale bat erreskatatu dute Pirineoetan, Fagoko sakana jaisten ari zela larri zauritu ostean. Erreskatean Goardia Zibilaren bost espezialistak eta parte hartu dute, iraun duen bederatzi orduetan.
Istripua atzo, larunbata, 12:00ak aldera jazo zen; ''rappel''a egiten ari zen momentu batean irrist egin zuen mendizaleak, adar batetik zintzilik geratu zen eta, azkenean, urak bultzatuta putzu batean zaurituta bukatu zuen gazteak, sorbalda lokatuta eta peronea seguruenik apurtuta zuelarik.
Erreskate taldeko iturriek jakinarazi dutenez, A.E.L. Arrasateko (Gipuzkoan) gaztearekin zihoazen bi gidariek gertaeraren berri eman zuten eta haiek artatu zuten laguna lehenengo uneetan.
Erreskatea burutzeko, espezialistek gaztea andara heldu eta ibilbidea amaitzeko falta ziren hiru urjauzi bertikaletatik jaitsi zuten.
Azkenik, erreskatea igeri eta ''rappel'' eginez eta tirolinak jarrita lortu zuten bukatzea, emariaren indarrak, putzuen sakonerak eta urjauzien bertikaltasunak eragindako zailtasunen ondoren.
Zauritutako gaztea andetan gertuenik zegoen errepidera hurbildu zuten eta handik helikopteroak Huescako San Jorge Opsitalera eraman zuen.