Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Hiru atxilotu, haietako baten bikotekideari sexu erasoa egiteagatik
Atxilotuak izan diren bi gaizkideei sexu erasoa erraztu izana eta ustezko egileari ihes egiten laguntzea egotzi diete. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko telefonoa: 016.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekideari sexu erasoa egin eta tratu txarak eman dizkiolakoan. Erasoaldia jazo izana erraztu eta ustezko egileari ihes egiten lagundu dioten beste bi pertsona ere atxilotuak izan dira.
Ezbeharra larunbat gauean gertatu zen. Artxandako auzoko etxean bildu ziren bikote baten senideak ospakizun baterako. 22:00ak aldera, emakumezkoaren amak logeletako batetik zetozen alabaren oihuak entzun zituen. Laguntzera joan zenean, gizonezkoaren lehengusu batek, ate aurrean jarrita, logelan sartzea galarazi zion.
Etxeko jabeak, aipatutako bikotea, zeuden gela barruan. Gizonezkoak sexu harremanak eduki nahi zituen eta emakumezkoak ez. Bere bikotekidea kolpatu eta bortxatu ostean, gizonezkoak etxetik alde egin zuen bere senide biren laguntzari esker.
Ostean, Herrizaingo Saileko larrialdi zerbitzuei dei egin zien biktimak. Ertzaintzako patruila bat gertatutakoaren berri izan bezain laster, erasoaldia erraztu eta ustezko egileari ihes egiten lagundu omen zioten bi pertsonak atxilotu zituzten agenteek.
Biktimaren hitzetan, maiz jasan ditu irainak eta inoiz baita tratu txar fisikoak ere. Emakumezkoa osasun zentro batera eraman zuten jasandako zauriak artatu ziezazkioten eta bitartean, ertzainek ustezko egilea aurkitzeko beharrezko izapideak egiten jarraitu zuten.
Ertzain-etxera joan zedin eskatu zioten ustezko erasotzaileari telefonoz gertatutakoa argitzeko; gaur, igandea, goizean aurkeztu da gizonezkoa ertzain-etxean eta atxilotu egin dute sexu eraso delitu bat eta genero-indarkeria delitu bat leporatuta.