Gizartea -
Lurrikarak Nafarroan
3 eta 1,5 gradu bitarteko beste lau lurrikara izan dira Nafarroan
Lehenengoa 14:44ean izan da eta epizentroa Olaibarren izan du, bigarrena, 14:47ean Eguesibarren, hirugarrena, 15:06ean Erripan, eta azkena, 15:42ean Olaibarren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Richter eskalan 2,5 graduko eta 3 graduko bi lurrikara izan dira gaur arratsaldean Nafarroan. Bi astinduak hiru minutuko diferentziarekin jazo dira: 14:44an eta 14:47an. Espainiako Geografia Institutuak emandako datuen arabera, lehendabiziko lurrikarak Olaibarren izan du epizentroa eta bigarrenak, berriz, Eguesibarren.
Ondorengo bi lurrikarak indar txikiagoa izan dute. Hirugarren astindua 15:06ean izan da Erripan eta 1,8 gradukoa izan da, eta 15:42ean 1,5 graduko laugarren astindua nabaritu dute Olaibarren.
Gaurko bi astinduak azken egunotan izandako gogorrenak dira. Asteburuan, ostera, 2,8 graduko lurrikara izan da Olaguen.