Gizartea -

Ebakuntza Bartzelonan izan zen

Ospitaletik atera da aurpegi transplante osoa izan duen lehen pertsona

Oscar "oso pozik eta zoriontsu" agertu da hedabideeen aurrean, "bizimodu berria" hasiko baitu orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduan aurpegi transplante osoa egin dioten lehen pertsonak senda-agiria jaso du gaur Bartzelonako Vall d''Hebron ospitalean.

Oscarrek prentsaurrekoa eskaini du haren arrebarekin batera, eta hitz egiteko zailtasun handiak baditu ere, eskerrak eman dizkie medikuei eta organo-emailearen senideei.

Ebakuntza martxoaren 20an egin zioten, eta 30 medikuk inguru hartu zuten parte.

Haren arrebak azaldu duenez, Oscar "oso pozik eta zoriontsu dago, gaur bizimodu berria hasiko duelako".

Une honetan, gainerakoak begira geratu barik kaletik ibili ahal izatea, senide guztiekin bazkaltzeko mahaiaren inguruan esertzea eta arrantza eta ehiza egitera joan ahal izatea dira haren desira nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea