Gizartea -

TXIRRINDULARITZA

Nola eragingo dio Euskal Herriko Itzuliak Iruñeko zirkulazioari?

Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa apirilaren 3an abiatuko da, eta Sarasate Pasealekuaren sarbideak itxita egongo dira zirkulazioaren bi noranzkoetan.

Gaztelu plaza, Iruñea. Artxiboko argazkia: Nestor Martinez
Gaztelu plaza, Iruñea. Artxiboko argazkia: Nestor Martinez
Gaztelu plaza, Iruñea. Artxiboko argazkia: Nestor Martinez

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan, apirilak 3, Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa hasiko da Iruñean, eta, bi egunez, txirrindulariek Iruñeko erdiguneko kale nagusiak zeharkatuko dituzte.  Arrazoi horregatik, goiz osoan zehar Sarasate Pasealekuaren sarbideak itxita egongo dira zirkulazioaren bi noranzkoetan, Iruñeko Udalak jakitera eman duenez.

09:00etatik eta Euskal Herriko Itzuliaren lehen etaparen irteera gauzatu arte, 13:00ak aldera, Yanguas Miranda kaleko sarbidea itxita egongo da ibilgailu guztientzat (akreditazioa dutenentzat izan ezik). Ordu horretan, itzulian parte hartuko duten txirrindulariekin lotura duten autobusak eta autoak iritsiko dira Sarasate Pasealekura.

Hala, Alde Zaharrean lan egiten duten banatzaileek ez dute Sarasate Pasealekuan sartzeko aukerarik izango, eta karga eta deskarga orduetan San Inazio etorbidetik Comedias kalera bidean egin beharko dute haien lana.

Euskal Herriko Itzuliko lehendabiziko bi etapen irteera Gazteluko Plazan izango da; astelehenean 13:25ean eta asteartean 13:00etan. Dena dela, Udalak jakitera eman duenez, hirian zehar ez da zirkulazioa itxiko, baina goizean auto-ilarak sortzea saihestezina izango da.

Astelehenean egingo duten ibilbidea honakoa izango da: Gazteluko Plaza, Espoz Mina kalea, Ahumadako dukea kalea, Estafeta kalea, Mercaderes kalea, Iruñeko Udal Plaza, Santo Domingo kalea, Curtidores zubia, Arga ibaia, Vergel zubia, Labrit kalea, Amaia kalea, Arrieta kalea, Olite kalea, Behe Nafarroa etorbidea, eta Srriguren errepidetik Iruñetik irteera.

Asteartean, irteera 13:00etan izango da, eta ibilbidea ondorengoa izango da: Gazteluko Plaza, Txapitela kalea, Mercaderes kalea, Iruñeko Udal Plaza, San Saturnino kalea, Nagusia kalea, Gipuzkoako etorbidea, Tres Reyes hoteleko biribilgunea (Yanguas Miranda kontrako noranzkoan), Bakearen plaza, Armada etorbidea, Navas de Tolosa kalea kontrako noranzkoan, Basotxo kalea kontrako noranzkoan, Gipuzkoako etorbidea, Lau Haizeak kalea, Santa Luzia kalea, Ofitas kaleko biribilgunea eta PA-30 errepidetik irteera.

Zirkulazioa kontrolpean hartzeko neurri gehienak Sarasateko Pasealekuaren inguruan hartuko dituzten arren lur azpiko aparkaleku hauetan aldaketak egongo dira: Gazteluko Plazako aparkalekuan soilik San Inazio kaletik irteteko aukera egongo da; zezen plazaren aparkalekuari dagokionez, Arrieta kaletik irteteko aukera egongo da, baina txirrindulariak inguruan daudenean ibilgailuak ezin izango dira Amaia kalera ezta Olite kalera joan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Txirrindularitza Euskal Herriko Itzulia Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak