Gizartea -

ZIENTZIA

Berrerabilitako kohete bat berriz jaurtitzea lortu du Space X enpresak

Koheteak berrerabiliz, Space X enpresak % 30ean murriztu nahi ditu gastuak. Halaber, bidaiariak espaziora eramateko beste espazio-ontzi batean lanean ari dira.

Falcon 9 kohetea. Argazkia: EFE
Falcon 9 kohetea. Argazkia: EFE
Falcon 9 kohetea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen aldiz historian, berrerabilitako Falcon 9 motako kohete bat espaziora berriro jaurtitzea lortu du Space X enpresak. Gainera, kohete hori aurreikusitako plataforman lurreratu da.

Space X enpresak hamabost urte eman ditu erabilitako kohete bat berrerabili daitekeela frogatzeko. Normalean, espaziora jaurtitako koheteak ez dira birritan erabiltzen. Space X enpresako zuzendari exekutiboak azaldu duenez, 24 ordutan kohete bat berrerabiltzea izango da haien hurrengo erronka. Bere esanetan, aurten lortu dezaketen helburua da.

Koheteen propultsatzaileak hamar aldiz erabiltzea aurreikusi dute, inolako berregokitzerik egin gabe. Hala, aldaketa txikiak eginez gero ehun aldiz berrerabili ahal izango dituztela esan dy Elon Muskek.

Koheteak berrerabiliz, Space X enpresak % 30ean murriztu nahi ditu gastuak.

Halaber, Space X enpresak jakinarazi duenez, bidaiariak espaziora eramateko beste espazio-ontzi batean lanean ari da jada. Ildo horretatik, ilargiaren inguruan bidai bat egiteko hitza eman die bi turistei. Etorkizunari begira, pertsonak planetetara eraman eta bueltan ekarri ahal izatea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur