Gizartea -

Ezbeharrak

Bi langile hil dira Aberin eta Fustiñanan (Nafarroa) lan istripuan

Lehenengoa, Arabako bizilagun bat, lasto fardel batzuk gainean erorita hil da. Fustiñanan beste langile bat hil da, hainbat metrotatik erorita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil egin da eta beste bat larri zauritu Aberin herrian (Nafarroan), lasto fardel batzuk gainean erorita, Foru Gobernuak informatu duenez.

Hildakoa gizonezkoa zen, 29 urtekoa eta Azazetako (Araba) bizilaguna. Larri zauritutakoa 27 urtekoa da eta Monterrubio de la Serena herriko (Badajoz) bizilaguna.

Ezbeharra 20:30ean jazo zen atzo, lehen ikerketen arabera. Ehiztari batzuek traktore bat ikusi zuten aparkatuta, eta handik eta ordu batzuetara, leku berberean bueltan zeudela, traktorea oraindik ere han zegoela ikusi zuten. Hori dela eta, 112 larrialdi zerbitzura deitu zuten.

Larrialdi zerbitzuak hara bertaratu ziren, eta lasto fardelen azpian bi langileak ikusi zituzten. Hildakoa Nafarroako Auzitegi Medikuntza Institutura eraman zuten, eta zauritutakoa Lizarrako Ospitalera. Dena dela, ondoren Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Beste heriotza bat Fustiñanan

Gaur goizean, Fustiñanan beste langile bat hil da, hainbat metrotatik erorita.

Ezbeharra 11:30ean jazo da, kontserba izoztuen lantegi batean. Oraingoz, baina, ez da datu gehiagorik zabaldu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea