Gizartea -

Gertakaria

Ama-alabak urkatuta aurkitu dituzte Mallorcan

18 hilabeteko haurraren aitak topatu ditu gorpuak, Llucmajor herriko txabola batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko eta 18 hilabeteko ama-alaben heriotza ikertzen ari da Guardia Zibila. Biak urkatuta topatu dituzte Llucmajor (Mallorca) herriko txabola batean.

Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez, bi gorpuak haurraren aitak topatu ditu, 07:30 aldera.

Atzo gauean etxean topatu ez zituela eta, bila hasi zen gizona, eta goizean aurkitu ditu.

Guardia Zibila ari da gertatutako ikertzen. Ikertzaileek jakin nahi dute zergatik joan zen emakumea etxetik, eta zergatik hil duen alaba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Erailketak albisteak Gurasoak albisteak Balearrak azken ordukoa