Gizartea -

Euskadin

Etxebizitzei buruzko eskaeretan lagunduko die Jaurlaritzak herritarrei

Etxebizitzen sektorea ez da erreklamazio gehien sortzen dituena, telefonia edo bankarenak askoz gehiago direlako, baina bai balio ekonomiko handienak dituztenak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko sailburuak, Rafael Bengoak, etxebizitzen salerosketari buruzko erreklamazioak aurkezten dituzten biztanleei lagunduko dien hitzarmena aurkeztu du gaur. Laguntza horietan, kasu bakoitzarentzat ikerketa bat egingo du eta beharrezkoak izango diren adituaren txostenak igorriko ditu zehapen-espedienteak bideratzeko.

Urteko lehen zazpi hilabete hauetan, 295 erreklamazio bideratu ditu kontsumoko Zuzendaritzak. Horietatik % 75 erosketen prozesuekin eta salmenten promozioekin dute zerikusia, eta % 25 konponketa eta gremioekin izandako harremanekin.

Sailburuaren esanetan, etxebizitzen sektorea ez da erreklamazio gehien sortzen dituena, telefonia edo bankarenak askoz gehiago direlako, baina bai balio ekonomiko handienak dituztenak.

Bengoaren esanetan, "protesta hauen kopurua murriztea da gure helburua, baina ematen badira, biztanleei zerbitzu hoberena ematen diegula bermatu nahi dugu". Horretarako, Eusko Jaurlaritzak prozedura hauetan parte hartzen duten adituen ordainsariak ordainduko dituela baieztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea