Gizartea -
DBE errentaren alde
24 orduko baraualdia egin dute Bilbon, gose grebalariak babesteko
Behin 16 egun pasata, gose greba mugagabea hasi zuten zortzi pertsonetatik hiruk jarraitzen dute, diru-sarrerak bermatzeko errentan egindako murrizketen aurka.
Agentziak | Erredakzioa
50 bat pertsona baino gehiagok barau egin dute 24 orduz, larunbat honetan, Bilbon, martxoaren 24az geroztik gose greba mugagabean dauden hiru pertsonei babesa erakusteko. Gose grebalariak diru-sarrerak bermatzeko errentan egin diren murrizketen, langabeziaren, prekarietatearen eta miseriaren aurka hasi zuten greba.
Behin 16 egun pasata, gose greba mugagabea hasi zuten zortzi pertsonetatik hiruk jarraitzen dute. Horregatik, mobilizazio hau bultzatu zutenek dei ?jendetsua? egin dute bai Bilbon, baita Donostian ere, hiru pertsona horiei elkartasuna adierazteko, eta ?errentan murrizketak kentzea? eskatzeko.
Bilbon, baraua, ?Ez dugu onartzen, diru-sarrerak bermatzeko errentan murrizketarik ez? lelopean egin dute ekimena, Emakumeen Plazan, Bailen kalean. 10:30ean hasi dute, eta biharko 10:30 arte luzatuko da. 50 bat pertsonak parte hartuko dute.
?EAJ, PSE-EE eta PP elkarrizketarako gai ez direla ikusita, eta eragile sozial eta sindikal guztiek diru-sarrerak bermatzeko errentako murrizketak kentzea eskatuz egindako deiaren aurrean, 50 bat pertsona baino gehiago 24 orduko barau honetan parte hartzen ari dira, murrizketak kentzeko helburuarekin?, nabarmendu dute antolatzaileek.