Gizartea -

EITB munduan

ETB AEBetako mendebaldera iritsiko da

Lehendakariak adierazi du EITB Telefonicarekin hitz egiten ari dela seinalea Kaliforniara, Nevadara eta Idahora eramateko. Seinalea urte bukaera baino lehen prest egon liteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Irrati Telebista (EITB) Telefonicarekin akordioa ixtear dago, ETBren nazioarteko telebista-katea Kalifornian, Nevadan, Idahon eta AEBetako mendebaldeko beste hainbat estatutan ikusi ahal izateko, lurralde horietan baitago herrialde hartako euskal diaspora handiena. Eusko Jaurlaritzak uste du urtea amaitu baino lehen iritsiko dela seinalea.

Iragarpena Patxi Lopez lehendakariak egin zuen atzo, euskal diasporari Boisen (Idaho) egindako harrera batean. Hara hurbildu ziren asko beste herrialde askotatik etorriak ziren. Izan ere, aste honetan, Idahok bost urtero egiten duten Jaialdi bezala ezagutzen den ekimena hartzen du.

ETBren nazioarteko katea AEBetako ekialdeko kostaldeko estatu batzuetan ikusi daiteke, baina mendebaldean, Ipar Amerikan bizi diren euskal herritar gehien biltzen den kostaldean, berriz, ezin da ikusi.

EITB negoziatzen ari den kontratua Mexikoko gune batzuetara ere iristen da, oraindik ETB-SAT seinalea jasotzen ez dutenetara, hain zuzen ere. "Gobernuak Euskadiko errealitatea hedatzeko duen xedearen lorpen historiko bat da".

"Euskara, Euskadiko albisteak, festak, ekimen kulturalak, Euskadiko taupadak eta bizia, hemen eta beste hainbat lekutan izango dira, hezkuntza, bizilekua edo jatorria alde batera utzita, euskal herritar guztien arteko lotura bizirik mantentzeko ezinbesteko esfortzua egin nahi dugulako", gaineratu du.

Aurreko agintaldietan ekimen honekin saiakerak egin zituen EITBk. Orain, horrez gain, Internet bidez emititzeko eta Sarearen bitartez munduko etxe guztietara iristeko lanean ari da.

Internet

Lehendakariak, gainera, euskal zentroen webgunean euskal herritarrek Amerikan izan duten ibilbideari buruz bildu duten informazioaren berri eman zuen. Guztira, euskal taldeek 1878. urtetik argitaratutako 130 aldizkari eta 200.000 orrialde dira.

Horiez gain, euskal herritarrekin erlazionatutako eta XIX. mendetik aurrera egunkarietan argitaratutako 60.000 albiste ere kontsultatu ahalko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea