Gizartea -

Uztondoak erretzen

73 urteko emakume bat hil da sute batean, Lemoan

Uztondoak erretzen ari zirenean suak zuhaizti bat harrapatu eta emakumeari erredurak eragin dizkio. Emakumea, zonako bizilaguna, bertan hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

73 urteko emakume bat hil da arratsaldean, Lemoako (Bizkaia) Agarre auzoan, sute batean. Uztondoak erretzen ari zirelako hasi da sutea.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 18:00ak aldera jazo da. Uztondoak erretzen ari zirenean suak zuhaizti bat harrapatu eta emakumeari erredurak eragin dizkio. Emakumea, zonako bizilaguna, bertan hil da.

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu dute ordubete geroago.

Gainera, bi ertzain artatu behar izan dituzte larrialdi zerbitzuek, kearekin toxikatu direlako. Hala ere, bi ertzainak onik atera dira, iturri berdinek azaldu dutenez.

Durangoko epaitegiko langileak bertaratu dira emakumearen gorpua altxatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea