Gizartea -

Mendozan

32 urteko emakume bizkaitar bat hilda aurkitu dute Argentinan

Lehenego datuen arabera, heriotza bihotz arazo baten ondorioa izan daiteke. Eider Ruiz Manzanoren gorpua ubide batean topatu du Mendozako bizilagun batek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Ruiz Manzano bizkaitarraren gorpua aurkitu zuten iragan goizaldean, Mendozan (Argentina). Doktoregoa egiten ari zen eta zenbait urte zeramatzan bertan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Biktimak indarkeria zantzurik ez duela azaldu du Udaltzaingoak, eta antza denez, bere ondasun guztiak gainean zeramatzan. Lehenengo azterketen arabera, heriotza bihotzeko arazo batek eragin diola dirudi.

Gorpua ubide batean topatu zuen Mendozako bizilagun batek, eta berehala Poliziari abisua eman zion. Hasieran istripu baten biktima izan dela pentsatu zuten, baina gorpuak ez du kolperik, Juan Carlos Caleri Mendozako Poliziaren zuzendariak Diario Uno egunkariari jakitera eman dionez..

32 urteko Eider Ruiz Manzanok Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktoregoa egiten bost urte zeramatzan Argentinan, Mendozako Entomatologia Laborategian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea