Gizartea -
Trafikoa
Ezkirotzen larri zauritutako 24 urteko motorzalea hilda
Bestalde, 17 urteko beste motorzale bat "oso larri" dago Arguedasen istripua izan ostean.
Erredakzioa
Atzo Ezkirotzen auto baten kontra istripua izan zuen mortorzalea gauerdian hil egin da. Hidakoa Zizur Nagusiko J.C.G. bezala identifikatu dute eta 24 urte zituen.
Istripua 18:05ak aldera gertatu zen, Ezkirotz-Noain (NA-6001) errepideko 1,900 kilometroan, Nafarroako autobidea (AP-15) eta Eskirotzeko Komarka II industrialdean.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute. Bertan autopsia egingo diote heriotzaren zergatiak argitzeko asmoz.
17 urteko motorzalea, larri zaurituta
Arguedaseko 17 urteko motorzalea oso larri dago goizaldeko lehenengo orduetan Arguedasen bertan izandako istripuaren ondorioz.
Gertaera goizaldeko 03:30etan gertatu da, Carlos Arias Navarro kalean, eta zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, motorzaleak buruko traumatismo gogorra izan du eta osasun zerbitzuek, lekuan bertan zaindu ondoren, Iruñeako osasun zentro batera eramatea erabaki dute.