Gizartea -

Balaitus igotzen ari ziren

Larri zauritutako hiru mendizaleak egonkor eta arriskutik kanpo daude

I.V.G., 37 urtekoa, E.S.M., 33 urtekoa eta J.L.S.A., de 31 urtekoa dira mendizaleak, gipuzkoarrak. Larrienak Huescako San Jorge ospitalean daude, eta hirugarrena Jacan ospitaleratu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizpuzkoako hiru mendizale zaurituak izan dira, horietako bi oso larri,&' || 'nbsp; izoztuta zeuden elur blokeak gainean erorita, Balaitus tontorrera igotzen ari zirela, Sallent de Galledo herrian (Huesca).

Goardia Zibilak zabaldu duenez, mendizaleak I.V.G., 37 urtekoa, E.S.M., 33 urtekoa eta J.L.S.A., de 31 urtekoa dira eta hirurak gipuzkoarrak dira.

Zauri larrienak dituzten bi mendizaleak Huescako San Jorge ospitalean daude, eta hirugarrena Jacan ospitaleratu dute. Aragoiko gobernuak jakitera eman duenez, hirurak egonkor daude eta beraien bizitzak ez daude arriskuan.

Istripua atzo, larunbata, 12:00ak aldera jazo zen, Balaituseko Latourren La Brecha eskalatzen ari zirenean. Erreskatean Goardia Zibileko bi helikopterok eta 061eko mi medikuk hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea