Gizartea -
Homilia Azpeitian
Katolikoak "ez ulertuak" eta "jazarriak" direla dio Munillak
Honela deskribatu du gotzainak fede katolikoarekin koherentzian bizitzea aukeratu duten pertsonen egoera.
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, fede katolikoa bizimodu bihurtu dutenek gaur egun jasan behar duten "ulermen eza" eta "jazarpena" salatu du.
Munillak San Inazioko meza eman du Azpeitiako Loiolako Basilikan. Bertan izan dira hainbat agintari, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Isabel Celáa hezkuntza sailburua eta Julian Eizmendi Azpeitiako alkatea.
Munillak Loiolako Inazio goraipatzeko erabili du batik bat homilia. Bere pentsakera eta jarreragatik bai senitartean eta bai akademi munduan izan zuen ulermen falta gogoratu du.
"Orduan orain bezala eta orain orduan bezala, jazarpena eta ulermen falta ez doa pentsakera bakarrarekin bat egin dutenen kontra, fede katolikoarekin bat ari direnen kontra baizik", esan du gotzainak.
Urtero legez, ETAko presoen senitartekoak Basilikaren kanpoaldean izan dira. Hauek banderak eta presoak Euskadira ekartzearen aldeko kartelak zeramatzaten.