Gizartea -
Zezenketa Bartzelonan
Aldekoak eta kontrakoak Bartzelonako Monumentalan izan dira
Bi taldeak istilu larririk sortu gabe bildu dira Bartzelonan, Parlamentak onartutako debekuaren ostean egindako lehen zezenketan.
Erredakzioa
Zezenzaleek eta zezenen kontrakoek, guztira 30 inguru, Bartzelonako Monumental plazaren inguruan topo egin dute. Arrazoia, Parlamentaren debekuaren osteko lehen zezenketaren ospakizuna.
Bi taldeetako kideek elkarri irainka aritu dira baina ez da bestelako istilurik egon. Mossoen patruila bat bertan izan da "prebentzio neurri" bezala.
Zezenen aldekoek pankartak eraman dituzte, hainbat lelo ezberdin irakur zitezkeen, besteak beste, "Askatasuna".
Zezenketan Juan Jose Padilla, Curro Díaz eta Miguel Tendero toreroek parte hartu dute. Zezenplaza barruan, Padillak festaren aldeko agiria irakurri du.