Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Baionako jaietan
Hiri lapurtarrak albiste txar batekin esan die agur jaiei, iragan ostiral gauean emakumezko batek ustez jasan zuen bortxaketarekin.
Erredakzioa
Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Baionako (Lapurdi) jaietako ostiral gauean, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Lapurdiko hiriko jaiak normaltasunez igaro dituzte ezbeharrei dagokienez, baina iragan ostiralean emakume batek ustez jasan zuen sexu-erasoarekin zikindu egin da balantzea.
Erasoa udaletxearen atarian salatu dute hainbat bizilagunek elkarretaratze batean. Indarkeria sexistaren aurkako taldeak gogorarazi duenez, zortzi bortxaketatik bat baino ez dela salatzen.
Izan ere, ez da lehenengo aldia Baionan horrelako gertakari bat jazotzen dela, 2006ko jaietan zortzi emakumek salatu baitzituzten sexu-erasoak.