Gizartea -
Auto bat gurutzatu egin da
Kilometro t'erdiko auto ilarak Zorrotzako bihurguneetan
Auto bat gurutzatuta dago eskuineko erreian, Barakaldo eta Bilbo artean.
Erredakzioa
Renault Megane Escenic baten gidariak autoaren kontrola galdu eta ibilgailua gurutzatuta geratu da A-8 autobidean, Zorrotzako bihurguneen inguruan. Autoak eskuineko erreia oztopatzen du Donostiako noranzkoan eta horrek kilometro t''erdiko auto ilarak sortu ditu.
Ertzaintzaren arabera, gertaera 10:10etan izan da eta, momentuz, ez dago zergatien berririk.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea