Gizartea -

Aiaran

Bi lagun atxilotu dituzte ikastetxe batean kobrezko tutuak lapurtzeagatik

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen ostiralean Aiarako (Araba) ikastetxe batean lapurreta egiteagatik.

Agentziak | Albisteak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen ostiralean Aiarako (Araba) ikastetxe batean lapurreta egiteagatik. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, kobrezko tutuak lapurtzen saiatzen ari ziren bi gizonezkoak.

Ikastetxearen inguruan paseoan zebilen emakume bati esker izan zuen Ertzaintzak lapurretaren berri. Emakumeak zaratak entzun zituen eraikinean, eta Ertzaintzari deitu zion. Hainbat patruila gerturatu ziren ingurura, eta bi gizonezko aurkitu zituzten bertan. Bere lekutik aterata zituzten teilatuko zorroteneko tutu-zati bat zuten beraiekin.

Polizia ikustean, bi susmagarriak ihes egiten ahalegindu ziren, baina ertzainek atzeman egin zituzten. Bi gizonezkoen autoan, gainera, zizaila bat eta kutxila bat aurkitu zituzten. Aurrez ikastetxean egindako beste lapurreta batzuetan parte hartu duen ikertzen ari da Ertzaintza.

35 eta 36 urteko bi lapurrek aurrekariak dituzte. Behin dagozkion eginbideak amaitu ondoren, epailaren aurrera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Eguneko albisteak