Gizartea -

Ezbeharra Huescan

Portugaleteko mendizale bat hil da Panticosan, erorketa bat izan ostean

Hildakoa 69 urteko gizon bat da eta Panticosan (Huesca) dagoen Arnales tontorra ari zen igotzen.

Panticosa
Panticosa
Panticosa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko 69 urteko mendizale bat hil da larunbat honetan Aragoiko Pirinioetan, 200 metroko erorketa bat izan ostean, Saretas mendi-lepotik Arnales tontorrerainoko bidea bakarka egiten ari zela.

Pertsona batek Huescako Guardia Zibilaren 062 zerbitzura hots egin du 13:00etan, mendizale bat nola erori den ikusi duela esateko. Gerora, erorikoarengana heldu direla eta hilik zegoela zirudiela esateko deitu du berriro.

Larrialdi zerbitzuko kideak istripuaren lekura bertaratu dira, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Arnales tontorra hiru mila metro dituen Aragoiko Pirinioetako mendietako bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete berriak Gizartea Eguneko albisteak Panticosako eski-estazioa Mendiko istripuak gaur Mendi kirolak Pirinioetako albisteak gaur Aragoi albisteak