Gizartea -
Portugalete
Datozen orduetan helduko da Euskadira Huescan hildako mendizalearen gorpua
Jacan (Huesca) eduki dute igande honetan, autopsia egin zain.
Agentziak | Erredakzioa
Atzo Aragoiko Pirinioetan hildako Portugaleteko 69 urteko mendizalearen gorpua Jacan eduki dute gaur autopsia egin zain. 200 metro behera erori zen, Saretas mendi-lepotik Arnales tontorrerainoko bidea bakarka egiten ari zela. Datozen orduotan ekarriko dute gorpua Portugaletera.
Pertsona batek Huescako Guardia Zibilaren 062 zerbitzura hots egin zuen 13:00etan, mendizale bat nola erori zen ikusi zuela esateko. Gerora, erorikoarengana heldu zirela eta hilik zegoela zirudiela esateko deitu zuen berriro.
Larrialdi zerbitzuko kideak istripuaren lekura bertaratu ziren, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Arnales tontorra hiru mila metro dituen Aragoiko Pirinioetako mendietako bat da.