Gizartea -
Jazoera
Emakumezko bat hil da Iruñeko kutxazain automatiko batean
Sarasate Pasealekuko kutxazain automatiko batean "balizko intoxikazio etilikoa" zuen emakumezko baten berri eman du herritar batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat hil da igande arratsalde honetan Sarasate Pasealekuko kutxazain automatiko batean, Iruñean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
16:00ak aldera, Larrialdietarako Zerbitzuek dei bat jaso dute, kutxazain automatiko batean "balizko intoxikazio etilikoa" zuen emakumezko baten berri emanez.
Medikuak, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu direnean, emakumezkoa "hilik zegoen". Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du, eta auziaren argibideak bere gain hartu ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea