Gizartea -
Trafikoa
Gasteizko motorzale bat hil da istripuz, Kantabria eta Burgos artean
Ezbeharra CA-274 errepidean gertatu da, Kantabrian, motorzalea bidetik atera denean, Burgostik hurbil.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko motorzale bat (42 urte) hil da gaur, CA-errepideko 7,100 kilometroan motoa bidetik atera ostean. Ezbeharra Kantabrian gertatu da, Burgosko mugan, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Gaztela Leongo larrialdi zerbitzuen esanetan, istripua 14:30ean izan da, motor-gidaria Lomas de Villamediana (Burgos) herrira doan bidegurutzeko bihurgunean erori denean, CA-274 eta BU-6116 errepideen artean.
Biktima segurtasun-hesiaren aurka kolpatu eta bidean geratu da konorterik gabe, eta larrialdi zerbitzuak iritsi direnean, hilda zegoela baieztatu dute.
Hildako gizonak 42 urte zituen eta Gasteizkoa zen, Kantabriako Trafikoko Guardia Zibilak azaldu duenaren arabera. Gaztela Leongo larrialdi zerbitzuekin batera lan egin dute operatibo honetan.