Gizartea -
Hezkuntza
Bi ikasgai gainditu gabe ere, DBHko ikasleek titulua eskuratu ahalko dute
Hezkuntza Ministerioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko tituluak eskuratzeko proiektua aldatu du.
Agentziak | Erredakzioa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek titulua lortuko dute, bi ikasgai gainditu gabe izan arren, betiere ikasgai horiek Gaztelania eta Literatura eta Matematikak ez badira.
Hizkuntza koofizialak gaztelaniaren maila berean egongo dira, Hezkuntza Ministerioaren proiektuaren arabera.
Alderdi politikoek eta gizarte eragileek Hezkuntzari buruzko itun berri bat egin bitartean egongo da indarrean aipatu testua.
Abenduan lege-dekretu bidez indarrik gabe utzi zituzten LOMCE legeak DBHko eta Batxilergoko tituluak eskuratzeko aurreikusten zituen azterketak.
Batxilergoaren kasuan, ezinbestekoa izango da, orain arte bezala, ikasgai guztiak gaindituta izatea titulua lortzeko.