Gizartea -
Nafarroan
Hiru atxilotu Azkoiengo zurgindegi batean sute bat eragiteagatik
Ordenagailu bat, dirua eta zenbait gauza lapurtu zituzten, eta instalazioetan likido suharbera bota eta sua eman zioten ihes egin aurretik.
Erredakzioa
Foruzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu 2009ko azaroaren 27an Azkoiengo zurgindegi batean izandako nahita piztutako suteari lotuta, eta beste hiru pertsona auzipetu ditu kalteetan eta sutean parte hartu ez arren.
Enpresara zihoazen langileak izan ziren suteaz ohartu zirenak eta 112-SOS Nafarroa koordinazio zentroari abisua eman ziena. Sutea itzali ondoren, zurgindegiaren arduradunak eraikinera sartu eta material informatikoaren, eskuko diruaren eta beste gauza batzuen faltaz konturatu ziren.
Zortzi hilabeteko ikerketa polizialen ondoren, 49 urteko Funeseko bizilagun bat gertakarien eragilea dela zehaztu dute polizia agenteek. Honek 27 urteko Azkoiengo bizilagun bati diru kopuru bat eskaini zion sutea eragiteagatik eta ordenadore zehatz bat lapurtzeagatik. Horrez gain, 33 urteko Azkoiengo beste bizilagun bati dirua konpartitzea eskaini zion bere kolaborazioarengatik.
Behin ordenagailua, dirua eta gainontzeko gauzak lapurtuta, instalazioetan likido suharbera bota eta sua eman zioten ihes egin aurretik.
Suteak eraikinaren egiturari eta gordetako zenbait materialei erasan zien. Kalte larriak eragin zituen, eta lapurtutako gauzekin elkartuz, 400.000 euro baino gehiagotan baloratutako galerak ekarri zituen.