Gizartea -

Doktorego-tesia

Ume goiztiarren amek estresa jasateko arrisku handiagoa dute

Ume goiztiarrek garapen mentalaren indizea baxuagoa dute eta bi urterekin loaren nahastea izateko arrisku handiagoa dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haur-psikiatrak, Fernando Gonzalezek, Euskal Herriko Unibertsitatean publikatutako ''Ume goiztiarren garapena eta harreman goiztiarrak'' doktorego-tesian erakutsi duenez, "ume goiztiarren amak estres gehiago erakusten dute sintoma deprimigarri eta antsietate moduan".

"Oso pisu gutxiko" (1.500 gramo baino gutxiago) ondorio ertain edo gogorrik gabeko 90 goiztiar, eta bere amek hartu dute parte. Eta emaitzak, jaiotzean osasuntsu zeuden 96 umeekin eta bere amekin konparatu dira.

Tesiaren datuen arabera, "ume goiztiarren tasa mantentzen da, baita gehitu ere, azken urteotan". Horrek hainbat ondorio eragiten dizkio haurrari epe labur zein ertainean, horren neurologiari, sentimenei, arnasketari, adimenari eta psikomotrizitateari eragiten dieten ondorioak gehienbat.

Gonzalezek ondorioztatu duenez, amaren estresaren maila erabakigarria izan daitekeela dirudi. Lehen bizitza urtean bere amek estres maila altuak aurkeztu badituzte, ikertutako umeek (goiztiarrak izan edo ez) garapen psikomotorraren adierazle baxuagoa dute, eta gainera, bi urterekin loaren nahastea izateko arrisku handiagoa dute.

Ume goiztiarren amek sintoma deprimigarri eta antsietate moduan estres gehiago erakusten dutela frogatzen du tesi honek. "garapen mentalaren indizea ume goiztiarrena osasuntsu jaiotakoena baino baxuagoa " dela ere azaltzen du.

Tesi honetatik ateratako ondorioen arabera, "haur goiztiarrek arazo psikofuntzionalak (elikagai batzuk ez onartzea, bereziki) eta jarrerari lotutako arazoak (sumindura, aurka egiteko ohitura eta agresibitatea, esaterako) erakutsi ohi dituzte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea