Gizartea -
Araba
13 urteko zigorra eskatu dute, emaztearen alabari ustez abusuak egiteagatik
Halaber, gizonezkoa umearekin harremanetan jartzea eta 500 metro baino gutxiagora gerturatzea debekatzea eskatu du Fiskaltzak, baita 20.000 euroko kalte-ordaina ematea ere, kalte moralengatik.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Fiskaltzak 13 urteko kartzela-zigorra eskatu du, emaztearen alabari, 8 eta 11 urte atean zituenean, sexu-abusuak egitea leporatu dioten gizonezko batentzat.
Akusazioko idazkiaren arabera, auzipetuak “sexu nahiak ase nahi zituen”, eta neskatila bakarrik zegoen uneak aprobetxatzen zituen, haren sexu-segurtasunaren aurka egiteko, behatzak baginan sartuta, haren genitalen kontra igurtzita edota bertan egotera behartuta masturbatzen ari zela.
Fiskaltzak azaldu duenez, gizonezkoak umeari isiltzeko eskatzen zion, eta ustezko sexu-abusuak izan ziren urteetan biktimaren bi anaien (senar-emazteen semeak, adingabeak) aurrean modu horretako ekintzak gauzatu zituela gaineratu du.
Halaber, gizonezkoa umearekin harremanetan jartzea eta 500 metro baino gutxiagora gerturatzea debekatzea eskatu du Fiskaltzak, baita 20.000 euroko kalte-ordaina ematea ere kalte moralengatik.
Epaiketa datorren astean hasiko da Arabako Probintzia-Auzitegian.