Gizartea -

Ikerketa

Gipuzkoako 8 autoeskola ikerketapean, prezioak hitzartu dituztelakoan

Errenteriakoak eta Arrasatekoak dira susmopean dauden zortzi autoeskolak.

Arrasate eta Errenteriako 8 autoeskola ikertzen ari dira

1:13

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehiaren Euskal Agintaritza Errenteriako eta Arrasateko zortzi autoeskola ikertzen ari da, prezioak hitzartu egin dituztenaren zantzuak daudelako.

Hala baieztatu du gaur Pilar Canedo aipatu erakundeko presidenteak. Lagun batek egindako salaketaren ondotik, duela egun batzuk abiarazi zuten ikerketa, autoak gidatzeko baimenak lortzeko prezioetan "jarduera ez-leialak" antzeman ostean.

Hauek dira ikerketapean dauden enpresak: Lagunak Autoeskola, Bidebieta Autoeskola, Oiartzun Autoeskola, Sarriegui Autoeskola, Arrasate Autoeskola, Leniz Autoeskola, Peñakoba Autoeskola eta Telleria Autoeskola.

Canedok esan du autoeskola horietan prezioak berdinak direla eta orain egiaztatu egin behar dutela hala izatea justifikatuta dagoen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Arrasate bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Errenteria bideoak Gaurko azken ordukoa Kontsumitzaileen eskubideak