Gizartea -

Katalunia, Madril, Valentzia

Hitzarmenezko ezkontzak antolatzen zituen sarea desegin dute

Poliziak 3.000 euroren trukean ezkontzak antolatzen zituzten 123 pertsona atxilotu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak herritar espainiarren eta legez kanpoko egoeran zeuden atzerritarren arteko hitzarmenezko ezkontzak antolatzen zituen sare bat desegin du. Operazioan 123 pertsona atxilotu dituzte Katalunian, Madrilen eta Valentzian. Atxilotuen artean gestoria batetako abokatu bat dago. Poliziak operazioa martxan du oraindik.

Poliziak eta Goardia Zibilak adierazi dutenez, abokatua kolonbiarra da eta Terrasan (Bartzelona) eta Madrilen bulegoak dituen gestoria baten arduraduna da. Atxolituen artean abokatuaren hainbat kolaboratzaile eta Rubi (Bartzelona) herriko Erregistro Zibileko funtzionari bat ere daude.

Taldeak legez kanpoko ezkontzak antolatzen zituen 3.000 euroren truke eta, horrela, herritarrek Estatuan egoera legeztatzea lortzen zuten.

Iazko abuztuan, Sabadelleko Polizia Nazionaleko agenteek legez kanpoko ezkontzak antolatzen zituzten talde bat zegoela somatu zutenean hasi zuten ikerketa. Ezkontzak aurrera jarraitzeko, dokumentu faltsuak aurkeztu behar izaten zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea