Gizartea -
AEBetan
'Prestige' gaitzat jo zuen enpresaren aurkako demanda baztertu dute
Auzitegi federal estatubatuar batek Espainiako Gobernuak egindako 1.000 milioi dolarretako erreklamazioa ezeztatu du.
Erredakzioa
Ameriketako Estatu Batuetako auzitegi federal batek Espainiako Gobernuak Prestige petrolio-ontzia nabigatzeko gai zela adierazi zuen enpresa estatubatuarraren kontra jarritako demanda atzera bota du. Prestige 2002an, Galiziako kostaldean urperatu zen. Horrela, auzitegi horrek Espainiak egindako 1.000 milioi dolarretako erreklamazioa ezeztatu dute.
Espainiak egindako erreklamazioak 26 urte zituen Prestige itsasontziaren ikuskapenean egindako ustezko zabarkeria aipatzen zuen. Izan ere, hondoratzea baino sei hilabete lehenago, ABSk ez zituen hondoratzea eragingo zuten ontziaren korrosioa eta beste hainbat arazo atzeman.
Epaileak "ingurumenean eta ekonomian kalte handiak" eragiten dituzten petrolio-isurietan "arduradunak" izatearen komenentzia onartu du. Hala ere, lege estatubatuarren arabera, horrelako arduragabekeriak kalifikazio enpresei ezin zaiela leporatu gaineratu du eta ontzian jabeek duten ardura "eskuordetzea ezinezkoa" dela beste erabaki bat izango litzatekeela.
Brian Starer Espainiako Gobernuaren ordezkariak adierazi du epailearen erabakiarekin ados ez dagoela, izan ere, enpresa kalifikatzaileei "bide ematen" diela uste du. Hala ere, ez du helegitea aurkeztuko duten argitu.