Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bi lagun atxilotu dituzte Nafarroan tratu txarrengatik
Atxiloketak Tuteran eta Estellerrian gertatu dira. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida.
Erredakzioa
Foruzaingoak bi gizon atxilotu ditu Tuteran eta Estellerrian ustez bikotekideei tratu txarrak emateagatik, Nafarroako Gobernuak prentsa oharrean jakinarazi duenez.
Batetik, joan den uztailaren 28an Foruzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen ustez bikotekidea jipoitzeagatik. Atxiloketa bikotearen etxean eman zen.
Inputatua etxean aurkitu zuten eta emakumeak eraso fisikoen zantzuak zituen. Gainera, gizonak aurrekari penalak dituela ohartarazi du Foruzaingoak.
Ustezko biktimak azterketa medikoa egin zuen salaketa jartzeko eta pairatutako erasoak salatu zituen ere. Ondorioz, Foruzaingoak gizona atxilotu zuen.
Bestetik, uztailaren 31an, Foruzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen Estellerrian tratu txarren delitu bat egotzita.
Erasoa biktimaren eta erasotzailearen etxean eman zen. Agenteek, dei bat jaso ostean, indarkeria zantzuak aurkitu zituzten eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
Antza denez, gizonak bikotekideari eta etxean etxeko-lanetan ziharduen emakumeari eraso egin zien.