Gizartea -

Leherkata baten ondorioz

Cepsa birfindegiko bi langile hil eta beste bi zauritu dira Huelvan

Andaluziako Gobernuak ikerketa bat agindu du leherketa zerk eragin duen argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile hil eta beste bi zauritu dira Huelvako Palos de la Fronteran dagoen Cepsako La Rabida birfindegian piztu den sutearen ondorioz.

Antza denez, kamioi baten talkak eragindako txinparta batek piztu du sua 12:45ean.

Dagoeneko kontrolpean dituzte sugarrak. Enpresak jakinarazi duenez, suteak sortutako kea ez da toxikoa eta ez dio kalterik eragingo ingurugiroari.

Hasiera batean hiru langile eraman dituzte ospitalera, baina laugarren bat aurkitu dute hilik.

Larrien zauritu den 46 urteko langilea helikopteroan eraman dute Virgen del Rocio Ospitaleko erredura unitatera, baina hilik heldu da, izan ere, erredurak zituen gorputzeko % 90ean.

Beste bi zaurituak Huelvako Juan Ramon Jimenez Ospitalera eraman dituzte hasiera batean, baina beranduago, Sevillako Virgen del Rocio Ospitaleko erredura unitatera eraman dituzte hauek ere. Bi zaurituen egoera larria da baina egonkor daude.

Enpresak ikerketa bat agindu du leherketa zerk eragin duen argitzeko. Era beran, Andaluziako Gobernuak espedientea zabaldu dio birfindegiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea