Gizartea -
Osasuna
Amancio Ortegak 14,7 milioi euroko dohaintza egin dio Osakidetzari
Horri esker, EAEko osasun zerbitzu publikoak modernizatu egingo ditu minbiziari aurre egiteko borrokaren arloko hainbat ekipo.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Osakidetzak erradioterapiarako bost azeleragailu lineal eta mamografo bat erosiko ditu, Amancio Ortega Fundazioak 14,7 milioi euroko dohaintza egin ondoren.
Azeleragailuak Gurutzetako, Basurtuko, Txagorritxuko eta Donostiako ospitaleetan jarriko dituzte, eta mamografoa, Basurtukoan.
Iñigo Urkullu lehendakariak eskertu egin du dohaintza, minbiziari aurre egiteko ekipoak berritzea ahalbidetuko duelako.
Fundazioko presidenteak, Oscar Ortegak, azaldu duenez, “osasun publikoaren teknologia modernizatzeko” laguntza ematea da dohaintzaren helburua, batik bat minbiziari aurre egiteko borrokaren arloan.