Gizartea -

Polizia operazioa

Bartzelonan atxilotuetako lau, Bruselako 2016ko atentatuekin lotuta

Bartzelonako jihadismoaren kontrako operazioan atxilotutako 9 pertsonetatik 4, 2016ko martxoan, Bruselako metroan eta aireportuan izandako atentatuengatik atxilotu zituzten hainbatekin lotuta daude.

Hainbat atxilotu Bartzelonan, jihadismoaren aurkako operazioan

0:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bederatzi pertsona atxilotu dituzte Esquadra Mossoek, Bartzelonan egindako terrorismo jihadistaren kontrako operazio batean. Horietako lau, 2016ko martxoan Bruselako metroan eta aireportuan izandako atentatuengatik atxilotu zituzten hainbat pertsonekin erlazionatu dituzte, Esquadra Mossoen buruak, Josep Lluis Traperok, adierazi duen arabera.

Traperok azpimarratu duenez, atxilotutako guztiak Katalunian bizi dira eta ia guztiak jatorriz Marokokoak eta bat espainiarra dira. 31 eta 40 urte artekoak dira eta horietako batzuek ohiko delinkuentzia kasuengatik aurrekari dezente dituzte, batez ere droga trafikatzeagatik.

Terrorismo jihadistaren kontrako operazioa

Esquadra Mossoek jihadismoaren kontrako operazio zabala abiatu dute bart Bartzelonan, eta bederatzi pertsona atxilotu eta 12 miaketa egin dituzte.

Operazioa 04:30ean abiatu dute, Auzitegi Nazionaleko 5. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak zuzendu duen ikerketa baten ondotik. Bartzelonako hainbat herritan burutu dute: hiriburuan bertan —Viladomat kalean—, L'Hospitalet de LLobregaten, Santa Coloma de Grameneten, Cornella de LLobregaten —Dolors Almeda kalean—, Masquefan eta Ripolleten.

Ikerketa duela zortzi hilabete abiatu zuten Mossoek, herritarrek egindako salaketa batzuk tarteko. Jihadismoarekin lotutako talde antolatu bat atzeman zuten ikertzaileek. Mossoek beste polizia batzuen laguntza eta informazioa izan dute hilabete hauetan, besteak beste, Belgikako Poliziarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Gizartea Jihadismoa hoy Gaurko azken ordukoa