Gizartea -
Istripua
Arguedaseko Udala herri akusazioa izango da hildako gaztearen auzian
Apurtutako hiri altzariak ordaintzea eskatuko die Udalak inputatuei.
Erredakzioa
Arguedaseko Udalak Andoni Pardo 17 urteko gaztearen heriotzaren auzian herri akusazioa izango dela erabaki du, Euskadi Irratiak adierazi duenez. Pardo gazteak akusatuek lurrera botatako bide-seinale batekin talka egin eta istripuaren ondorioz hil zen. Datorren astean, Udalak erabakia ofiziala egingo du.
Udalak apurtutako hiri altzariak ordaintzea eskatuko die Udalak inputatuei. Bi trafiko seinalez gain, entzierroko hesiko hainbat egur ere hautsi eta errepidera bota zituzten.
28 eta 34 urte bitarteko Arabako lau gazte inputatu dituzte kasu honetan. Igandean, horietako bi libre karguekin utzi zituzten eta beste biak, arduragaberiazko giza hilketa egotzi dietenak, libre karguekin atera ziren asteartean. Horietako batek "ganberrada" bat izan zela onartu zuen. Beste gazteak, berriz, gertakariak ukatu eta errugabea dela esan zuen.